Enpresa eta Ekimen Sortzailea

Enpresa eta Ekimen Sortzailea

AUTORES

Juan Carlos Álvarez Martínez

Pilar Herráez Vidal

Miguel Ángel Prieto García

Ekintzailetzak zenbait trebetasun eta jarrera eskatzen dizkio ekintzaileari bere azken helburua lortzeko aukera izan dezan; hots, ideia bat gauzatu edo bere enpresa edo gizarte-erakundea sor dezan.

Helburu hori lortzeko, bere izaera ekintzailea garatu eta zenbait gaitasun landu behar ditu: ekimena, norberaren ezagutza, ausardia eta talde-lana, besteak beste. Izan ere, ezinbestekoak zaizkio etengabe aldatzen ari den gizartean ekintzaile izateak dakartzan erronkei egoki erantzuteko.

Liburu honetan, 11 unitate didaktikotan eta enpresa-plan baten simulazioaren bidez, Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluko edukiak lantzen dira, modu erraz eta praktikoan. Horrela, edukiak ongi ulertzeaz gain, zure etorkizuneko lan-jardueran erabili ahal izango dituzu.

Adibideak, kasu praktikoak eta jarduerak ere baditu liburuak, edukiak hobeto lantzeko.